Itxi

2018/10/18

15:24

Gizartea

Fumigazio plana

Bizkaiko Foru Aldundiak kaltetutako pinuen fumigazioa babestu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek estrategia bateratua aurkeztu zuten, zuhaitzak, airetik, oxido kuprosoz hornitu ahal izateko.

  • Pinuak. ETBren bideo batetik ateratako irudia

    Pinuak. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elena Unzueta Bizkaiko Jasangarritasun eta Ingurumen foru diputatuak babestu egin du kaltetutako pinuak oxido kuprosoarekin fumigatzeko euskal erakundeek aurkeztutako plana, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen kritikak tarteko. Bi alderdi horiek fumigazioak eragin dezakeen "toxikotasunaren" inguruan kezkatuta agertu dira, plan horren legaltasuna ere zalantzan jarrita.

Ildo horretan, foru diputatuak azpimarratu du "ohizkanpoko egoera" dela, gutxienez bi onddo "banda marroia" eta "banda gorria" izeneko gaixotasunak sortzen ari direlako. Zuhaitzei ematen dien koloreagatik eta horietan sortzen duten lehortzeagatik hartzen dute izen hori.

Horren harira, Unzuetak gogora ekarri du ez dela gaixotasun horien aurkako tratamendu "on eta eraginkor" bat existitzen. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek estrategia bateratua aurkeztu zuten, airetik oxido kuprosoz hornitu ahal izateko.

Beste herrialde batzuetan emaitza onak eman omen ditu tratamendu horrek. "Horretarako, nahitaezkoa da Espainiako Gobernuaren baimen berezia lortzea, eta euskal erakundeek dagoeneko egin dute eskaria", zehaztu du Unzuetak.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;