Itxi

2018/10/26

15:44

Gizartea

FORONDAko aireportua

Foronda egunean 24 orduz irekitzeko prozedura abiatu du Aenak

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, bidaiarien aireportuko terminala hobetzeko lanean ari dira, baita aduana-zergarik gabeko eremu bat martxan jartzeko aukera aztertzen ere.

  • Forondako aireportuko ETBren artxiboko argazkia

    Forondako aireportuko ETBren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Forondako aireportua egunean 24 orduz martxan egoteko prozedura abiatu du Aena Estatuko aireportuak kudeatzen dituen enpresa publikoak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ostiral honetan jakitera eman duenez.

"Aurrerapen garrantzitsuak eman dira eta pozik gaude; Aenak jakitera eman digunez, aireportua berriro 24 orduz irekita egoteko beharrezko prozesua abian da", esan du Gonzalezek.

Halaber, bidaiarien terminala hobetzeko lanean ari direla esan dute. Gainera, aduana-zergarik gabeko eremu bat martxan jartzeko aukera aztertzen ari dira.

"Beraz, azkenean ere beteko dira gure lurralderako hain garrantzitsuak diren akordioak", gaineratu du Gozalezek.

Forondak 2012ko abuztuan murriztu zuen bere ordutegia eta ordutik gauez soilik egon da martxan.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;