Gizartea -

Eguraldia

Amaitu dira indarrean zeuden abisu horiak, euriagatik eta elurragatik

Asteleheneko gauerditik aurrera, abisu horia ezarriko dute Araban, tenperatura baxu eta izozte arriskuagatik.

Elurra Izaban. Argazkia: EFE
Elurra Izaban. Argazkia: EFE
Zurituta esnatu da Aralar, udazken bete-betean

0:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, asteburuan elurragatik eta euriagatik ezarritako abisu horia desaktibatu egin dute. Izan ere, elur-kota 1.200-1.300 metroren bueltan kokatuko da egunaren azken orduetan.

Bestalde, asteleheneko 00:00etatik biharko 10:00ak arte, Araban abisu horia ezarriko dute izozteengatik.

Astearterako iragarpenari dagokionez, eguraldiak hobera egingo du, hego-haizeari esker, nahiz eta oraindik ere giro ezegonkorra nagusituko den. Tenperatura minimoak oso hotzak izango dira, oraindik ere, eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egongo da, berezik, mendi bailaretan. Tenperatura maximoek, ordea, gora egingo dute. Tarteka hodeiak ikusiko dira zeruan, eta baliteke euria ere egitea, batik bat, barnealdean.

Asteazkenean ere prezipitazioak izango dira nagusi. Haizeak mendebaldetik joko du, eta tenperatura minimoak igo egingo dira. Aitzitik, tenperatura maximoek beherea egingo dute berriro.

Ostegunean, Euskalmeten iragarpenaren arabera, gora egingo dute termometroek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz polarra