Gizartea -

POLEMIKA

Gurpildun aulkian zihoazen hiru pertsonari sarbidea ukatu die Renfek Donostian

Antza denez, arazo tekniko bat tarteko, trenera igotzeko plataforma ez zen ireki. Bost minutuz saiatzen aritu ostean, Renfek Ertzaintzari deitu zion eta agenteek hiru erabiltzeak identifikatu zituen.

Renferen Donostiako geltokia. Argazkia: @EzkeJavier
Renferen Donostiako geltokia
Renferen Donostiako geltokia. Argazkia: @EzkeJavier

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renferen irisgarritasun falta berriro ere ezbaian jarri dute azken egunotan. Asteazkenean, gurpildun aulkian zihoazen mugikortasun urriko hiru erabiltzaile trenera igotzen ahalegindu ziren Renferen Donostiako geltokian, baina ez zuten lortu. Renfek, bere aldetik, salatu egin zituen, eta Ertzaintzak hiru pertsona horiek eta beraiekin zihoazen beste pertsonak identifikatu zituen, beraiekin zihoan pertsonetako batek sare sozialetan salatu duenaren arabera.

Gurpildun aulkian zihoazen hiru pertsonak trenera igotzen ahalegindu ziren, baina arazo tekniko bat tarteko, antza, plataforma ez zen ireki. Bost minutuz saiatu ondoren, eta trenak abiatu ezin zuela ikusita, Renfek Ertzaintzari deitu zion.

Lagunetako batek sare sozialetan kontatu duenez, Renfek salatu egin zituen, eta Ertzaintzak, identifikatu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak Salaketak berriak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Dibertsitate funtzionala Renfe albisteak