Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute, urrian Trapagaranen adingabe bati sexu-erasoa egin ziolakoan

13 urteko neskatoak jarritako salaketaren ondotik Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa Ortuellan, gertakariekin lotura duelakoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuten joan den larunbatean Ortuellan, urrian Trapagaranen adin txikiko bati sexu-erasoa egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

13 urteko neskatoaren familiak aurkeztutako salaketaren arabera, erasoa urriaren 22an gertatu zen Trapagarango parke batean.

Salaketaren ondotik, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Azkenean, larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa Ortuellan, gertakariekin lotura duelakoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, atxilotua Ortuellako Udaltzaingoaren aurrera aurkeztu zen larunbatean, Ertzaintza bila ari zitzaiola jakin ostean.

Izapideak amaitutakoan, atxilotuak epailearen esku gelditu da.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Ortuella argazkiak Albisteak Mundu matxista Feminismoa Umeak albisteak Sexu erasoak