Gizartea -
Gasteiz
Gasteizko kafetegi bateko jabea salatu dute, sexu erasoak egitea leporatuta
Langile ohia da biktima. Zirriak egitea, hitzezko erasoak eta berarekin afaltzearen ordez egun libreak eskaintzea leporatzen dio. Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu du Udaltzaingoak.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko kafetegi baten jabea salatu du langile batek. Zirriak egitea, hitzezko erasoak eta berarekin afaltzearen ordez egun libreak eskaintzea leporatzen dio biktimak.
Emakumea urriaren 3an hasi zen lanean, eta CNT sindikatuak azaldu duenez, hasieratik izan zen erasoen biktima. Hurrengo ostiralean, azaroaren 16an, elkarretaratzea deitu du sindikatuak kafetegiaren aurrean, 19:30.
Biktimak lana uztea erabaki zuen urriaren 12an. "Behin betiko eraso bat" jasan ondoren, egoera Udaltzaingoaren aurrean salatzea erabaki zuen. Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jarri du Udaltzaingoak.
CNTk ez ditu gertatukoaren inguruko argibide gehiago eman, biktimarekin begirunea izateko eta auzia epaiketaren zain dagoelako. Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzean parte hartzeko eta kafetegira ez joateko eskaera egin du.
______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.