Gizartea -

Gertakaria

Ondarroan desagertutako arrantzalea bilatzeko lanei ekin diete berriro

Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.

Ertzaintzaren agenteak, desagertzearen lekuan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Desagertzea Ondarroan. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren agenteak, desagertzearen lekuan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Ondarroako kai-muturrean arrantzan zegoela desagertu zen gizona bilatzeko lanei ekin diete berriro asteazken honetan, laugarren egunez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lagun batek eman zuen 44 urteko arrasatearraren desagertzearen berri. Igandeko 02:30ean ohartarazi zuenez, elkarrekin arrantzan ari ziren lekura itzuli zenean, gizonaren kanabera bakarrik topatu zuen.

Berehala ekin zion Ertzaintzak gizona topatzeari, urpekarien, helikoptero baten eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzarekin. Orain arte egindako lanek, baina, ez dute emaitzarik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Desagertutako pertsonak Arrantza Kantauri itsasoa albisteak Lea-Artibai eskualdea