Gizartea -

Abenduaren 6ra arte

Euskal Herri osotik ikusiko da Nazioarteko Espazio Estazioa egunotan

Leku bakoitzetik zein ordutan igaroko den jakinarazi du NASAk bere webgunearen bidez, eta abenduaren 6ra arte ikusi ahalko dela argitu du.

Nazioarteko Espazio Estazioa. Argazkia: Nasa
Nazioarteko Espazio Estazioa. Argazkia: Nasa
Nazioarteko Espazio Estazioa. Argazkia: Nasa

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Espazio Estazioa Euskal Herri osotik egongo da ikusgai egunotan, eguraldia lagun badu.

NASA Espazio Agentziak bere webgunean zehaztu du zein ordutan igaroko den leku bakoitzetik, eta jakinarazi du abenduaren 6ra arte behatu ahalko dela.

Modu horretan, betiere zerua estalita ez badago, Lurraren gainetik hegan egiten ikusiko da zeruko objektu distiratsuenetakoa dena. Hain zuzen ere, Espazio Estazioaren argiak duen indarrari esker, hainbat puntatik egongo da ikusgai distira hori.

20. urteurrena

Nazioarteko Espazio Estazioak asteartean bete zituen 20 urte, hasiera batean aurreikusitakoaren bikoitza, eta ahal den guztia luzatuko dute berorren bizitza, Ilargia eta Marte konkistatzeko alternatiba bilatzen duten arte.

Noiz eta nola ikusi dezakegu Espazio Estazioa Euskal Herritik?

Azaroaren 23tik abenduaren 6ra, 18:00etatik 20:00etara, ikusi ahal izango da Nazioarteko Espazio Estazioa. Gutxi gorabehera, minutu bat eta bost minutu bitartean egongo da ikusgai, egunaren eta lekuaren arabera.

Biarritz

Bilbo

Donostia

Iruñea

Gasteiz

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Biarritz Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Nasa