Gizartea -

Lapurretak

31 enpresatan lapurretak egin dituen talde antolatu bat desegin dute EAEn

Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu eta zazpigarren baten bila ari da. Lapurreta gehienak Gipuzkoan egin dituzte.

Konfiskatutako materiala. Argazkia: Segurtasun Saila
Konfiskatutako materiala mahai gain batean. Argazkia: Segurtasun Saila
Konfiskatutako materiala. Argazkia: Segurtasun Saila

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bortxaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bat desegin du. Batez ere, Gipuzkoan egin ditu lapurretak, eta guztira sei lagun atxilotu ditu Ertzaintzak lapurreta horiekin lotuta, eta zazpigarren baten bila ari da, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak 31 lapurreta egin izana egozten die. Gehienetan, alarma sistemak indargabetu, butroiak egin eta segurtasun kutxetako dirua lapurtzen zuten.

Besteak beste, Idiazabal, Zaldibia, Oiartzun, Errenteria, Elgoibar, Asteasu, Ibarra, Tolosa eta Zestoa udalerrietan egin dituzte lapurretak, baita Zamudion eta Mallabian (Bizkaia) eta Agurainen (Araba) ere. Mota askotako enpresatan egin omen dituzte lapurretak.

Orain hilabete batzuk abiatutako ikerketari esker, Ekialdeko Europako zazpi gizon identifikatu dituzte; lauk aurrekari penalak dituzte jabetzaren aurkako delituengatik. Guztiak Alacantetik etorritakoak dira, eta Donostian bizi dira, gehienak Amaran.

Epailearen aurrera eraman ostean, Eibarko Argibideetako 2. Epaitegiak behin-behinean aske utzi ditu guztiak, baina pasaportea kendu eta hamabost egunean behin epailearen aurrean agertzeko agindu diete. Fiskaltzak ez du behin-behineko espetxealdia eskatu atxilotuentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Elgoibar Tolosa EAE albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Agurain Errenteria Oiartzun Albisteak Zestoa Zamudio Enpresaburuak Lapurretak