Gizartea -

Irakasleak

1.825 lanpostuko lan eskaintza publikoa iragarri du Hezkuntza Sailak 2019rako

Saileko arduradunak sindikatuekin bildu dira, enplegu deialdiaren berri emateko. 2015, 2016, 2017 eta 2018an egindakoen ondotik, segidan bosgarren eskaintza publikoa izango da.

Lan eskaintza publiko baten probak. Artxiboko irudia: EiTB
Lan eskaintza publiko baten probak. Artxiboko irudia: EiTB
Haur eta Lehen Hezkuntzako lan eskaintza publikoa iragarri du Jaurlaritzak

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.825 (irakasleak) lanpostuko lan eskaintza publikoa iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2019rako.

Cristina Uriartek zuzendutako Sailaren arduradunak sindikatuekin bildu dira gaur, enplegu deialdiaren berri emateko. 2015, 2016, 2017 eta 2018an egindakoen ondotik, segidan bosgarren eskaintza publikoa izango da, Jaurlaritzak agiri batean nabarmendu duenez.

Legealdian zehar “bitartekotasun tasa txikitzen joatea” da helburua. Horrela, 2020an 10 puntu jaitsi eta % 17an kokatzea nahi dute agintariek.

Iragarritako 1.875 lanpostuak “indarrean dagoen araudiak” eskaintzeko aukera ematen dituen “guztiak” dira. Hautagaien “itxaropenak eta ilusioak babesteko berme eta segurtasun juridikoa” ziurtatuko dituela esan du Sailak, aurreko deialdietan egin bezala.

Lan eskaintza publikoaren deialdia 2019ko hasieran argitaratuko dute. Izena emateko datak, proben egunak eta ezaugarriak, eta egitarau didaktikoa entregatzeko epeak orduan zehaztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Enplegu Eskaintzak 2024 Irakasleen albisteak gaur