Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bere bikotekideari eraso egin dio Errenterian

Ertzaintzak gizona atxilotu du, emakumeari sudurrean ukabilkada ematea eta eskuko telefonoarekin buruan kolpatzea egotzita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizon bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa), errieta batean haren bikotekideari sudurrean ukabilkada ematea eta eskuko telefonoarekin kolpatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande honetako 01:45ak inguru, Ertzaintzako hainbat patruila bikotearen etxebizitzan azaldu dira, emakumeak erasoaren berri eman ostean. Horrek adierazi duenez, senarrarekin errieta izan du, ukabilkada eman dio sudurrean, eta eskuko telefonoarekin buruan kolpatu du. Biktima Errenteriako osasun zentrora eraman dute lehendabizi, eta geroago Donostiako Ospitalera, bertan artatu dezaten.

Erasotzailea etxebizitzan zegoen, ondorioz, atxilotu egin dute, eta ertzain-etxera eraman. Dagozkion polizia-izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute.

------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa