Gizartea -

Gatazka

Eusko Jaurlaritzak ez du epaitegietara joko txakolinaren auzian

Eusko Jaurlaritzak epaitegietara jotzeari uko egin dio, Gaztela eta Leonek “txakolinaren iruzurra” aztertuko duela iragarri baitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du epaitegietara joko txakolinaren auzian; izan ere, Gaztela eta Leongo Gobernuak “txakolin” izenaz bidegabe botilaratzen, saltzen, eta iragartzen den ardo zuriaren afera aztertuko duela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, joan den astean Gaztela eta Leongo Industrializazio eta Modernizazio Zuzendaritza Nagusiak agiri bat bidali zion Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuordetzari. Idatzi horretan jaso zutenez, afera aztertuko dute eta Eusko Jaurlaritzari ondorioen berri emango diote.

Jose Luis Landa Nekazaritza sailburuordeak "oso positibotzat" jo du Gaztela eta Leongo Gobernuak emandako pausoa; izan ere, "irtenbidea epaitegietara jo gabe aurkitzeko bidea aurkezten du. Elkarrizketaren bidez konpondu nahi dugu auzia".

Datozen egunotan, Pilar Unzaluk zuzentzen duen saileko ordezkariak txakolinaren hiru jatorri izenak arautzeko kontseiluetako arduradunekin bilduko dira "neurri osagarriak aztertzeko eta euskal mahastizainen interesak defendatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea