Gizartea -

1.895 lanpostu, guztira

70 lanpostu gehiago iragarri ditu Hezkuntza Sailak 2019ko lan eskaintza publikorako

32 plaza kontserbatorioetako irakasleentzat izango dira; beste 10, hizkuntza eskola ofizialetan lan egiten dutenentzat, eta gainerako 28 lanpostuak, ikuskatzaileentzat.

Hezkuntzako lan eskaintza publikoa, BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Hezkuntzako lan eskaintza publikoa, BECen
Hezkuntzako lan eskaintza publikoa, BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailak iragarri du 70 lanpostu gehiago izango dituela 2019rako deitutako lan eskaintza publikoak; guztira, 1.895 plaza.

Azaroaren 26an jakinarazi zuten datorren urtean egingo duten lan eskaintza publikoak 1.825 lanpostu eskainiko dituela, eta astebete geroago zehaztu dute plaza kopurua are handiagoa izango dela, hots, 70 lanpostu gehituko dituztela.

Hezkuntza Saileko arduradunek biera izan dute asteazken honetan irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuekin, eta hitzordua bukatutakoan heldu da albistea.

Orduan argitu dute, halaber, 70 lanpostu horiek nola banatuko dituzten: 32 plaza kontserbatorioetako irakasleentzat izango dira; beste 10, hizkuntza eskola ofizialetan lan egiten dutenentzat, eta gainerako 28 lanpostuak, ikuskatzaileentzat.

Aurretik iragarritako lanpostuak modu honetan banatuko dituzte:

Lehen Hezkuntzarako, 795 lanpostu

Pedagogia terapeutikoan espezializatutako irakasleentzat, 270 lanpostu

Ingeleseko irakasleentzat, 120 lanpostu

Heziketa fisikokorako, 66 lanpostu

Musikako irakasleentzat, 66 lanpostu

Entzumenean eta mintzairan espezializatutako irakasleentzat, 55 lanpostu

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza