Gizartea -

Gabonetan desagertu zen

Desagertutako gazte iruindarraren aitak 'gehiago' eskatu dio Poliziari

Darwin Fernando Piedraren sendiak uste du "gutxiegi" egiten ari direla semea aurkitzeko, izan ere, "ziur daude bere kasa alde egin duela, baina ez da horrela izan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Darwin Piedra Mejia iragan abenduaren 25ean Iruñean desagertu zen gaztearen aitak salatu du Espainiako Polizia "gutxiegi" egiten ari dela semea aurkitzeko, izan ere, "ziur daude bere kasa alde egin duela, baina ez da horrela izan".

Gaur prentsaurrekoa eman du agintariei eta Poliziari "zerbait gehiago" egin dezatela eskatzeko.

"Ezin dugu ezinegon honekin bizi, familia etsita dago, ez dakigu zer egin, nora joan, nori gehiagori deitu laguntza eske", adierazi du Darwin Piedra Mejiak.

18 urteko gaztearen aitak kritikatu du Espainiako Poliziak "ia hilabete itxaron" zuela ibaia arakatzeko.

Era berean, Donibane auzoan dauden "20 segurtasun kamerak" ez dituztela erabili ere salatu du. Poliziak "itzalita" zeudela esan omen zion, baina gaztearen aitak ez du sinisten, "kartzelaren eta Auzitegiaren inguruan" daudelako.

Dena dela, herritarrei eta erakunde guztiei "kezka daitezela" eskatu die eta horretarako kontzentrazio baterako deia egin du larunbaterako Donibane auzoan, bi hilabete beteko baitira semea desagertu zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea