Gizartea -
Renfe
Kablearen lapurretak arazoak eragin ditu Bilbo eta Muskiz arteko Aldiriko zerbitzuan
Renferen Aldiriko C1 eta C2 trenbide zerbitzuan emandako arazoak konpondu ditu Adifek. Hala ere, arazoak eta atzerapenak izan dira katenariaren tentsioan atzo arazoak eman zirenetik.
eitb.eus
Adifek Renferen Aldiriko C2 trenbidean emandako arazoak konpondu ditu 10:40an, atzo (asteazkena) katenariaren tentsioan izandako arazoek C1 (Desertu-Santurtzi) eta C2 (Desertu-Muskiz) trenbideen zerbitzua eten ostean.
Bart gauean, Barakaldoko Manolo Travieso kaleko kutxatila batean izandako kable lapurreta saiakera batek eragin ditu arazoak, kale hori trenbidetik oso gertu baitago.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, aipatutako kaleko kutxatila batean 21:30an piztutako sute txiki batek kalteak eragin zituen zuntz optikoan eta, ondorioz, trenbide zerbitzuri eragin zion.
Adifek Bilbo eta Santurtzi (C1) arteko trenbide zerbitzua bart gauean konpondu duen arren, goizean zehar 10 eta 15 minutu arteko atzerapenak eman dira.
Bilbo eta Muskiz (C2) arteko zerbitzua, berriz, gaur goizean, 10:40an konpondu dute, Adifek Twitter bidez jakinarazi duenez.