Gizartea -

BEC

BECeko Umeen Gabonetako Parkeak ilaren itxaronaldiei buruzko informazioa emango du

BECeko zuzendari orokorrak nabarmenu duenez, aurten "inoiz baino konprometitua" izango da, eta elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna eta bizitza osasuntsua bezalako baloreak sustatuko dira.

Umeen Gabonetako Parkea / Artxiboko irudia: EITB.
Umeen Gabonetako Parkea / Artxiboko irudia: EITB.
Umeen Gabonetako Parkea / Artxiboko irudia: EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Umeen Gabonetako Parkeak itxarote denborei buruzko datuak emango ditu ilaretan, zenbait atrakziotan erabiliko duten sistema pilotu baten bidez. Horrela, ilarak bizkortzea eta barraka batean sartzeko zenbat denbora itxaron behar den ez jakiteak sortzen duen ezinegona saihestu nahi dituzte.

BECek hartuko du Parkea, abenduaren 19tik urtarrilaren 5era. Aisiaz gain, hezkuntza eta kultura baloreak ere bultzatuko dituzte.

Prentsaurrekoan, BECeko zuzendari orokor Xabier Basañezek nabarmenu duenez, aurten "inoiz baino konprometitua" izango da, eta elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna eta bizitza osasuntsua bezalako baloreak sustatuko dira.

Elkartasuna, adibidez, Gurutze Gorria eta Caritasekin lan eginda bultzatuko dute, bazterketa arriskuan dauden adingabeentzako jostailuak bilduta, eta jasangarritasuna, esaterako, umeentzako kart elektrikoen zirkuitu batean, helduek ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango duten bitartean.

Bizitza osasuntsua ere bultzatuko da, ohiko kirol lehiaketekin. Berdintasuna, Interneteko gizalegea, familia eta euskara sustatuko dituzte. Euskerazko bi pelikula emango dituzte.

Parkeak umeentzako segurtasun eskumuturrekoen zerbitzu bat jarriko du abian, kontrola errazteko. Gainera, patinajeko izotz pista bat, ihes egiteko areto bat eta tailerrak izango dira. Abenduaren 29an Gurasoen Gaua ospatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak