Gizartea -

Futbola eta indarkeria

Ricardo Guerra Aitor Zabaletaren hiltzaileak hirugarren gradua galduko du

Victoria Kent Gizarteratze-zentroak hirugarren gradua kenduko dio, Estatutik baimenik gabe eta berririk eman gabe atera ondoren.

Artxiboko argazkia: Euskadi Irratia
Artxiboko argazkia: Euskadi Irratia
Artxiboko argazkia: Euskadi Irratia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe-zaintzako Epaitegiak ez dio Ricardo Guerrari Bruselara bidaiatzeko baimenik eman, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 1998an Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuen ultra Bruselan atxilotu dute, Frente Atleticoko beste 30 bat ultrekin batera, nazien agurra egiteagatik Belgikako Poliziaren aurrean.

Madrilgo Lurralde-auzitegiak 17 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Guerrari, Aitor Zabaleta Realeko zalea (28 urte) hiltzea egotzita.

Zigortua hirugarren graduan zegoen, baina litekeena da Victoria Kent Gizarteratze-zentroak kentzea orain; izan ere, ez zuen Estatutik ateratzeko baimenik, eta Guerrak ez zuen bidaiaren berri eman, hainbat iturriren arabera.

Guerrak abenduaren 10etik 17ra arteko baimen bat zuen, eta astelehen honetan Madrilgo gizarteratze-zentrora itzuli da.

ABC egunkariak aurreratu duenez, Atletico Madrilekin lotutako neonazia Belgikan atxilotu zuten, Suburbios Firm Frente Atleticoko eskuin muturreko taldeko 30 kiderekin batera nazien agurra egin ondoren.

Aitor Zabaletaren hiltzaileak 2023an beteko du zigorra. Hala ere, 2016az geroztik hirugarren graduan dago, zigorraren hiru laurdenak bete ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Reala Donostia Gipuzkoa Brusela Belgika Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak