Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA

Laugarren sariek 34 milioi utzi dituzte Laudion, eta 220.000 Leioan eta Arrasaten

Laudioko Casa Resan saldu dute 42206 zenbakia oso-osorik. Dezimo hori duen pertsona bakoitzak 20.000 euro irabazi ditu. 67774 zenbakiak beste 200.000 euro utzi ditu Leioan eta 20.000 Arrasaten.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
34 milioi euro Laudiora joan dira

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteriaren laugarren sarietako batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion. 11:15 aldera atera da 42206 zenbakia. Oso-osorik Casa Resa Administrazioan saldu da zenbakia, 170 serie, hain zuzen ere.

Dezimo bakoitzak 20.000 euroko saria du. Jabeetako bakoitzak 18.000 euro poltsikoratuko ditu Ogasunari dagokiona ordaindu eta gero.

11:43ean atera da bigarren laugarren saria: 67774 zenbakia, eta sari horren zati bat ere Euskal Herrira etorri da, neurri txikiagoan bada ere. Leioako Artea Merkatalgunean serie bat, 10 dezimo, saldu dituzte eta Arrasateko Agerre kalean dagoen Administrazioan dezimo bat. Horien jabeek ere 20.000na euro irabaziko dituzte, zerga aurretik.

Resak jakitera eman duenez, berari ere dezimo bat egokitu zaio: "Zortea alde dut, zenbakiak aukeratzen badakit", esan du txantxetan.

Iazko Erregetako loterian bigarren saria (60 milioi euro) saldu zuen. "Bezeroak eta duela urteetako lagunak direlako saria banatu izanak poztasun handiagoa ematen dit. Herri erdiari tokatu zaio", esan du. Bestalde, saria langileen artean banatu dela gaineratu du.

67.774 zenbakia Leioan eta Arrasaten egokitu da

Bigarren laugarren saria, 67.774 zenbakia, 11:43an atera da eta Euskal Herrian ere egokitu da.

Artea Leioako dendagunean, berriz, serie bat (10 dezimo) saldu dute, eta Arrasateko Agerre kaleko loteria administrazioan, dezimo bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Araba Laudio Arrasate bideoak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Leioa berriak Albisteak Loteria Aiaraldea Debagoiena gaur