Gizartea -

Saioa

Gaurtik aurrera erabakiko du Auzitegiak 'La Manada'koen espetxeratzeari buruz

Fiskaltzak eta biktimaren abokatuak 'La Manada'ko bost zigortuak kartzelara bidaltzearen alde egiten dute. Bederatzi urteko espetxe zigorra baieztatu zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

'La Manada'ko bostak.
'La Manada'ko bostak.
'La Manada'ko bostak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegiaren Bigarren Atalak gaur, asteazkena, egingo du, 10:00etan, 'La Manada'ko bost kideen kartzelaratzeari buruzko bista, Nafarroako Auzitegi Nagusiak bederatzi urteko kartzela zigorra baieztatu ostean, nagusikeriaz egindako sexu abusu jarraitu delituagatik.

Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea jarri ahal zaio epaiari. Abenduaren 5ean eman zen jakitera, eta 7an, Fiskaltzak zigortutako bosten espetxeratzea eskatu zuen. Gaur egun behin behinean aske daude, fidantzapean. Zigortutakoek bideokonferentzia bidez jarraituko dute bista, Sevillatik.

Fiskalaren arabera, behin bederatzi urteko kartzela zigorra berretsita, beharrezkoa da auzipetuek zigor hori beteko dutela ziurtatzea. Horregatik, zigortutako bost kideek alde egin ez dezaten, berehala espetxean sartzea eskatu zion Nafarroako Lurralde Auzitegiari.

Miguel Angel Moran biktimaren abokatuak ere bostak kartzelan sartzeko eskatuko zuela berretsi zuen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak "espetxeratzeko arrazoiak berretsi dituelako".

"Kondenatuek Justiziari ihes ez egitea eta zigorra irudimenezkoa ez izatea" lortu nahi dutela erantsi du abokatuak.

Bost zigortutakoen abokatua den Agustin Martinez Becerra, ordea, kartzelara bidaltzearen kontra agertuko da. Bere ustez, bostek argi utzi dute ez dagoela “ihes egiteko arriskurik, eta hutsik gabeko jarrera izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia