Gizartea -

2018ko albisteak eitb.eus-en

Lujanbio Anoetan, Natalia Campo lankidearen heriotza eta 'Go!azen', 2018ko ikusienak

Bideoak nagusitu dira eduki bisitatuenen artean. Aipatzekoa da, adibidez, Altsasu auziko akusatuetako batek amari emandako besarkadaren irudiek izandako audientzia.

Maialen Lujanbiok Anoetako estadioan kantatu zuenekoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Maialen Lujanbiok bertsoa kantatu zuen Anoetan.
Maialen Lujanbiok Anoetako estadioan kantatu zuenekoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EIDER GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018a amaitzear dagoen honetan, aurten eitb.eus-en nagusi izan diren gaien errepasoa egiteko unea heldu da. Errepasoa, baina, euskarazko atariaren erabiltzaileen begien bitartez egingo dugu, irakurleek gehien bisitatu dituzten albiste eta bideoak bildu baititugu. Gaurkotasuneko edukiez gain, entretenimenduan "Go!azen" ETB-1eko gaztetxoentzako telesaila izan da jaun eta jabe.

Zerrendaren goialdean ageri dira Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleak Anoeta estadioan botatako bertsoa eta egindako ohorezko sakearen bideoa. 2018aren hastapenetan, Realak eta Bartzelonak Donostian jokatu beharreko partida hasi aurretik, bertso gogoangarria egin zuen Lujanbiok, estadio guztia zutik jarrita.

Une horren poztasunaren beste muturrean kokatu zen 2018ko bigarren eduki ikusiena. Abuztuan, zorigaiztoko albistea jaso genuen EiTBko erredakzioan: Natalia Campo ETBko kazetaria minbiziak jota hil zen, 30 urte zituela. Haren omenez egindako bideo honek hunkitu gintuen, baita gure erabiltzaileak ere.

Betiko gugan Natalia
Betiko gugan Natalia
Betiko gugan Natalia

0:22

Aurtengo beste une hunkigarri bat ere izan dute gogoko eitb.eus-eko erabiltzaileek: Altsasu auziko epaiketan Isabel Pozuetak Adur (Ramirez de Alda) semeari emandako besarkada:

Isabel Pozueta eta Adur semearen arteko besarkada hunkigarria
Isabel Pozueta eta Adur semearen arteko besarkada hunkigarria
Isabel Pozueta eta Adur semearen arteko besarkada hunkigarria

Lujanbiorena ez ezik, Nerea Ibartzabalen bertso bat ere sartu da ikusienenen artean. Zehazki, Markinako bertsolariak Bizkaiko txapelketako hasierako agurrean botatakoa. Berri Txarrak taldearen 'Bueltatzen' abestiaren doinura abestu zuen Ibartzalbalek:

Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean
Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean
Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean

 

Albisteak dira zerrendako gainerakoak. Aipatzekoak dira Kepa Junkera trikitilariaren iktusarena, martxoaren 8ko greba feministaren inguruan egindako gidarena, edota bere buruaz beste egindako Ekai Lersundi gazte transexualaren aitari egindako elkarrizketarena.

Kiroletan, txirrindularitza eta arrauna nagusi

Txirrindularitza eta arrauna dira Euskal Herrian zale gehien biltzen dituzten kiroletako bi. Hala, ez da harritzekoa 2018ko eduki ikusienen artean Tourreko edo Euskal Herriko Arraun Txapelketakoak izatea errege. Bisita gehien dituzten edukien lehen postua Chris Froome txirrindulariaren bideo batek erdietsi du: zale batek Alpe d'Huezeko igoeran nola laguntzen dion erakusten duenekoa.

Beste izen propio batek, euskal herritar batenak oraingoan, lortu du kiroletako eduki ikusienen podiumean egotea: Julen Gabirondok, alegia, Euskal Herriko Sega Txapelketako irabazleak:

Julen Gabirondo, Euskal Herriko Txapeldun
Julen Gabirondo, Euskal Herriko Txapeldun
Julen Gabirondo, Euskal Herriko Txapeldun

Hirugarren postua Hondarribiak eta San Juanek erdietsi dute, Euskal Herriko Arraun Txapelketan lortutako garaipenarekin.

Entretenimenduan, "Go!azen" jaun eta jabe

Azken urteetan ETB-1eko telesail batek aztoratuta ditu Euskal Herriko ume eta gazteak: "Go!azen". Entretenimendu ataleko 10 eduki ikusienetatik 7 Basakabiko istorioen ingurukoak dira. Hortik landa, "Ur Handitan" saioaren 'Motxiladun umeak' ataleko Gari haurraren testigantza edota Maddalen Arzallusek "Gure Kasa" saioan 'La Manada' kritikatuz egindako bertsoa dira aipagarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Bertsolariak Goazen pertsonaiak