Gizartea -

TUBERKULOSIA

Tuberkulosi kasu bat antzeman dute Gasteizen

Osakidetzak tuberkulosi kasuetarako protokoloa jarri du indarrean, eta prebentziozko neurriak hartu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen tuberkulosi kasu bat antzeman dutela jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Hori dela eta, Osakidetzak tuberkulosi kasuetarako protokoloa jarri du martxan, eta prebentziozko hainbat neurri hartu dituzte jada. Besteak beste, gaixotasuna duen pertsonaren inguruko pertsonei probak egingo dizkiete.

Osakidetzak helarazitako behin-behineko datuen arabera, iaz 201 tuberkulosi kasu antzeman zituzten Euskadin; 100.000 biztanleko 9,2 kasu, hain zuzen ere.

Osasun Sailaren esanetan, azken hamarkadan jasotako tasarik baxuena da. 1998an, adibidez, 720 kasu izan ziren; 100.000 biztanleko 34,3 kasu, alegia.

Tuberkulosia erabat desagertu ez den gaixotasuna dela gogorarazi du Osakidetzak, baina tratamendu egokiarekin senda daitekeela azpimarratu du.

Tuberkulosia aire bidez edo elikagaien bidez kutsatzen da, eta, orokorrean, kutsatzeko, aurretik kutsatuta dagoen batekin harreman estua izan behar da luzaroan, Osasun Sailaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Osakidetza berriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak