Gizartea -

Indarkeria matxista

Lanzaroten desagertuta dagoen gaztearen senarrak esan du emakumea hilda aurkitu zuela

Urte Berri egunean emaztea etxean hilda aurkitu zuela eta gorpua itsasora bota zuela esan dio atxilotuak Poliziari.

Ikerketaren ardura duten bi guardia zibil, Lanzaroten. Argazkia: EFE.
Guardia Zibileko agenteak, Lanzaroten. Argazkia: EFE
Ikerketaren ardura duten bi guardia zibil, Lanzaroten. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanzaroteko Costa Teguise herrian (Espainia) desagertuta dagoen 25 urteko emakumearen senarrak Poliziari esan dio Urte Berri egunean etxera itzuli zenean emaztea hilda aurkitu zuela, eta, "ikaratuta", gorpua itsasora botatzea erabaki zuela.

Ikerketako iturriek esan dutenez, berak ez zuela hil adierazi du atxilotuak. Gau horretan "drogak hartu" zituela, eta gorpua aurkitu zuenean "beldurtu" egin zela adierazi du deklarazioan.

Gaur arratsaldetik  itsasoan ari da bilaketa lanetan Guardia Zibila, gorpuaren bila.

Urtarrilaren 1etik falta da Romina Celeste Nuñez gazte paraguaitarra, eta atzo atxilotu zuten haren senarra, desagertzearekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Gizonak berak jarri zuen salaketa, baina emakumea desagertu eta ia astebetera. Atzo, atxilotu ondoren Poliziari esan zionez, eztabaida izan zuen Urte Berri egunean emaztearekin eta horrelakoetan ohikoa zen emaztea egun batzuetan falta izatea. Hori dela eta, ez omen zuen lehenago salatu.

Kasuaren ardura duen epaileak sekretupean jarri du ikerketa.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Kanariak