Gizartea -
Bilatze lanak
Malagako putzu batera erori zen bi urteko umearen ilea topatu dute
Putzutik ateratako lurraren artean topatutako ilea da. DNA froga egin diote, eta senitartekoen datuekin alderatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Totalan (Malaga) herriko putzu batera erori zen bi urteko umearen ile bat aurkitu dute gaur erreskate taldeek, bilatze lanetan dabiltzan iturriek jakinarazi dutenez.
Putzu barrutik ateratako lurraren artean topatutako ile bat da. DNA proba egin dote, eta Julenen senitartekoen datuekin alderatu dute.
Iturrion arabera, lehentasuna lurra ateratzen jarraitzea da. Igandean jazo zen zorigaitza, haurra 100 metro sakoneko putzu batera erori zenean. Hiru egun daramatzate haren bila.
Felix Azon Guardia Zibilaren zuzendariak kazetariei azaldu dienez, "umearenak izan daitezkeen arrasto biologikoak topatu ditugu".
"Putzuko materiala xurgatzeko estrategiak emaitza eman du, umea dagoen tokira heldu behar gara", erantsi du Azonek.
Putzu barrutik lurra ateratzeaz gain, beste bi tunel —bata zeharkakoa— egiten hasi dira azken orduetan.