Gizartea -

Genero-indarkeria

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Urduñan

Genero-indarkeria delitua egotzi diote, bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Emakumea leihotik erori zen, eta ospitalean dago, egoera larrian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizon batek bikotekide ohia larri zauritu zuen iragan astean Urduñan. Hori dela eta, atxilotu egin zuten, bikotekide ohiaren aurkako genero-indarkeria delitua egotzita. Emakumea leihotik erori zen, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, eta ospitalean dago, egoera larrian.

Jazotakoaren berri ez dute gaur arte eman, baina urtarrilaren 14an gertatu zen erasoa, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten orduan. Ondoren, Bilboko Genero Indarkeria Epaitegira eraman zuten, eta azkenik, karguekin aske utzi zuten.

Erasoari buruzko xehetasun gehiagorik eman ez badute ere, aipatu iturriek argi utzi dute erasotzaileak ez zuela emakumea leihotik bota. Horregatik, ez diote hilketa saiakera leporatu.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Matxismoa