Gizartea -
Barakaldo
Trueba institutuko ikasleak otsailaren 4an bueltatuko dira Barakaldora
Hezkuntza Sailak institutua itxi egin zuen, eraikinaren egituran akatsak antzeman ostean, eta ikasleak Bilboko ikastetxe batera eraman zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den abenduan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aginduz, Barakaldoko Trueba institutua itxi egin zuten, eraikinean egiturazko akatsak atzeman ondoren, eta ikasleak Bilboko Artazu Goikoa ikastetxera eraman zituzten.
Behin-behineko neurria izan zen. Orduz geroztik, Barakaldoko mina eskola zaharra egokitzen aritu dira, eta Hezkuntza Sailak gaur jakinarazi duenez, ikasleak otsailaren 4an lekualdatuko dituzte bertara.
Lanak amaituta daude, baina institutuko zuzendaritzak erabaki du datorren astean gauzatzea aldaketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea