Gizartea -

Albaitaritza ikuskaritza

Gaixo zeuden behien haragia esportatu du Poloniak, besteak beste, Espainiara

Okela sortak jaso dituzten herrialde guztiei haragi hori merkatutik berehala kentzeko eskatu die Europako Batzordeak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poloniako hiltegi batek gaixo zeuden behien 2.500 tona haragi esportatu ditu Europar Batasuneko (EB) hainbat herrialdetara, besteak beste, Espainiara, Poloniako Albaitaritza Ikuskaritzak aitortu duenez.

Espainiara ez ezik, Finlandiara, Hungariara, Estoniara, Errumaniara, Suediara, Frantziara, Lituaniara, Portugalera eta Eslovakiara ere bidali ditu haragi sortak, baita Poloniako 20 saltokitara ere. Herrialde horretan, merkatutik kendu dute dagoeneko okela "kutsatua".

Haragia saltokietatik kentzeko eskatu die Europako Batzordeak gainerako herrialde guztiei ere.

Poloniako albaitaritza agintariek onartu egin dute egoera txarrean zegoen haragia esportatu dutela, TVN24 telebista kateak ezkutuko kamera batekin grabatuta, Ostrow Mazowieckako (Polonia iparraldea) hiltegi batean gaixorik zeuden behiak hiltzen zituztela erakutsi ostean.

Hori horrela, Albaitaritza Ikuskaritzak lanean jarraitzeko baimena kendu dio hiltegi horri.

Urtean, 550.000 tona okela ekoizten ditu Poloniak, eta kopuru horren % 85 esportaziora zuzentzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Espainia Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elikagaiak gaur albisteak Abeltzaintza enpresak Polonia