Gizartea -
Sumario-sekretua
Zumaiako operazioan atxilotutako bat espetxera bidali dute
Bestalde, epaileak beste lau atxilotu karguekin libre utzi ditu. Aldez aurretik, beste hiru pertsona karguekin aske utzi zituzten, galdekatu ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
10.000 marihuana landare baino gehiago atzeman zituen Ertzaintzak aste honetan, Zumaian (Gipuzkoa). Drogaren aurkako operazioan zortzi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat espetxera bidali du epaileak ostiral honetan. Beste lau atxilotu, ostera, karguekin eta kautelazko neurriekin libre utzi ditu.
Auziko iturriek jakitera eman dutenez, aldez aurretik beste hiru pertsona karguekin aske utzi zituzten, galdekatu ondoren. Epaileak sumario-sekretua ezarri du.
Marihuana Zumaiako industria-nabe batean atzeman zuten. Operazioan zortzi pertsona atxilotu eta armak atzeman zituen Ertzaintzak, Esan sindikatuak jakitera eman zuenez.
Operazioa asteazkenean egin zuten erabiltzeari utzitako pabiloi batean, Oikia auzoan. Milaka marihuana landare hazten ari ziren bertan.