Gizartea -

Genero indakeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia babesteko agindua hausteagatik

Bikotekide ohia babeste aldera ezarritako babes-agindua haustea egotzi diote 26 urteko gazteari, etxera bidean emakumearen atzetik joan omen zelako eta hainbat dei egin zizkiolako.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du ustez bikotekide ohia babesteko agindua hausteagatik.

Emakumeak El Pilar auzora bertaratzeko eskatu zien agenteei. Dirudienez, etxera bidean zihoala atzetik izan zuen gizona.

Jazarpena gertatu zen lekura hurbildu zirenean, babes-agindua indarrean zegoela ikusi zuten udaltzainek. Gainera, bikotekide ohiari, sarritan, telefonoz deitzen ziola jakin zuten orduan. Hori dela eta, gizona atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa