Gizartea -
emakumeen aurkako indarkeria
Sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Gipuzkoan, bi emakume askatu ostean
Biktimak Donostiako txalet batean atxilotuak zeuden. Guztira, 13 lagun atxilotu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bi emakume kolonbiar askatu eta 13 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, gizakien salerosketa eta sexu-esplotazioa egotzita, Polizia Nazionalak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak batera egindako operazio batean.
Biktimak Donostiako txalet batean atxilotuak zeuden, sukaldean pilatutako literatan lo egiten zuten eta egunero prostituitzera behartzen zituzten, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Gizakien salerosketaz gain, bezeroei saldutako substantzia estupefazienteekin trafikatzen zuten. Sareko buruek gezurrezko enpresen, zein atzerriko banku kontuak erabilita, zuritzen zuten lortutako dirua. 2014tik aurrera justifika ezinezko 6 milioi euro lortu zituzten.
Sareak taldekideak zituen Espainian eta Kolonbian. Gainera, Kolonbiara bidaltzen ziren lortutako onurak, hangoa baitzen ikertu nagusiaren familia.
Ikerketaren nondik norakoak aztertuta, agenteek operazioa egin dute Gipuzkoan; 13 pertsonak atxilotu dituzte eta talde kriminala desegin dute. Bestalde, agenteek hiru miaketa egin zituzten hiru etxetan; lehenengoa, prostituitzen ziren etxean, eta beste biak, arduradun nagusiarekin zerikusia zuten bi etxetan.
Miaketa horietako batean, Donostiako txaletekoan hain zuzen, emakume bietako batek sexu ustiapena jasaten ari zela salatu zuen.
Handik gutxira, Poliziaren ikerketei esker, taldeko bigarren biktima aurkitu eta askatu zuten.
_______________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.