Gizartea -
BIZKAIA
Udaltzaingoa lekuko bila dabil, Bilbon goizean izan den harrapaketa argitzeko
Bilboko Udaltzaingoak 94 420 50 40 telefonora deitzeko eskatu die lekukoei, sare sozialen bidez. Horrela, harrapaketa nola gertatu den argitu nahi dute.
EITB.EUS
Goizean gertatutako harrapaketa argitu nahian ari da Bilboko Udaltzaingoa. Horregatik, 94 420 50 40 telefonora deitzeko eskatu die istripuaren lekuko izan direnei. Zumalakarregi etorbidean izandako ezbeharrean 26 urteko gizon bat hil da.
¿ Solicitamos testigos para esclarecer los hechos sobre el atropello que ha ocurrido HOY, 11 de febrero, sobre las 06:45 horas horas, en Avenida Zumalakarregi, y en el cual un peatón ha resultado atropellado por un turismo.
¿ Si tienes información: 94 420 50 40 pic.twitter.com/WDL5RXLZyL
— Bilbao Polizia (@Bilbao_Polizia) 11 de febrero de 2019
Istripuaren nondik norakoak
Ezbeharra 06:45 aldera gertatu da, Zumalakarregi etorbideko 34. zenbakiaren parean. Antza denez, gizona baimendu gabeko toki batetik igarotzen ari zen bidea, semaforo batetik hamar metrora.
Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek gaztearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.