Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita

Gizonak jipoitu omen du bikotekidea, Pilarreko auzoan, bikoteak duen familia-etxean.

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu du emakumeen aurkako indarkeria egotzita; antza, bikotekideari eraso egin dio.

Gasteizko Udalak agiri batean jakitera eman duenez, ustezko erasoa igande gauean gertatu zen eztabaida baten harira. Gizonak jipoitu omen du bikotekidea, Pilarreko auzoan, bikoteak duen familia-etxean.

Biktimaren azalpenak entzun eta jasotako kolpeak ikusita, gizona atxilotu dute eta epailearen aurrera eraman dute gaur (astelehena).

Emakumea ospitalera eraman zuten zauriak sendatzera.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak