Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Ertzaintza lekuko bila ari da, larunbatean Barakaldon izandako istripua argitzeko
A-8 autobidean, Barakaldon, larunbat goizean izandako istripuan 29 urteko motozale bat hil zen. Ertzaintzak 94 607 90 25 telefonora deitzeko eskatu die lekukoei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbat goizean A-8 autobidean, Barakaldon, gertatutako istripua argitu nahian ari da Ertzaintza. Aipaturiko ezbeharrean 29 urteko motozale bat hil zen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Kantabriarako noranzkoan gertatu zen istripuari buruzko informazioa duten lekuko bila ari da. Moto bat gidatzen ari zen gaztea larri zauritu zen, eta Gurutzetako Ospitalean hil zen handik gutxira.
Zehazki, hiru ateko Opel Astra beltz baten bila ari dira; Max Centerreko irteeran atera zen autobidetik.
Istripuaren inguruko xehetasunen bat duten lekukoei 94 607 90 25 telefonora deitzeko eskatu diete.