Gizartea -
EGURALDIA
Orduko 100 kilometroko haize ufadak espero dira gaur gauerako
Astelehenerako, berriz, itsaso zakarragatik abisu horia ezarriko dute. 3 metrorainoko olatuak daude aurreikusita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du haizeagatik gaur gauerako. Batez ere, Gipuzkoan eta Araban espero dira haize ufada bortitzak, orduko 100 kilometrokoak. Gaur, iluntzeko 21:00etatik bihar goizeko 06:00ak arte egongo da ezarrita abisua.
Biharko, egun eguzkitsua iragarri du Euskalmetek. Zeru urdina nagusituko den arren, tarteka, goi-hodei zurixkak saretuta iritsiko dira, batez ere, arratsalde partean. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez da espero. Hego haize zakarrarekin hasiko da eguna, ekialdean eta haizeguneetan; egunak aurrera egin ahala, ahulduz joango da.
Astelehenerako, berriz, itsaso zakarragatik abisu horia ezarriko dute; 3 metrorainoko olatuak daude aurreikusita.