Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte batek bere bikotekide ohiari eraso egin dio Derion

Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu egin du. Erasoa kalean jazo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu du bart Derion (Bizkaia), bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiral honetako 11:00ak pasata, Arantzazu kalean emakumezko bati egindako erasoaren berri eman du auzokide batek.

Ertzaintza patruila bat bertaratu da, eta emakumeak ertzainei azaldu die bere bikotekide ohiak eraso egin diola, eta, gainera, bere autoari ere kalteak eragin dizkiola. Ertzainek ustezko erasotzailea aurkitu dute handik hurbil, eta atxilotu egin dute.

Biktima, berriz, Areetako osasun-zentrora eraman eta bertan artatu dute.

--------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Derio Tratu txarren biktimak