Gizartea -

'Mari Luz' auzia

22 urteko zigorra Del Vallerentzat, hilketa eta sexu abusuengatik

Rosa del Valle arrebari bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote hilketan laguntzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Huelvako Probintzia Auzitegiak 22 urteko kartzela zigorra ezarri dio Santiago del Valleri Mari Luz Cortes umea hil eta sexu abusuak egiteagatik. Rosa bere arrebari, bestalde, bederatzi urteko zigorra ezarri diote hilketan laguntzeagatik.

Epaia gaur irakurri dute Probintzia Auzitegiko Hirugarren Sekzioan, iragan otsailaren 25ean auzia epaia emateko prest geratu ondoren.

Mari Luz Cortes bost urteko haurraren hilotza Huelvako itsasadarrea aurkitu zuten 2008ko martxoaren 7an, 54 egun desagertuta igaro ostean.

Epaian, Santiago del Valleri 19 urteko zigorra ezartzen diote hilketa delituagarik eta beste hiru urte sexu abusuagatik.

Gainera, Santiago del Vallek ezin izango du Huelvan bizi ezta Mari Luzen senitartekoetan harremanetan jarri hurrengo 32 urteetan. Rosa del Valleren kasuan, debekua 19 urtekoa da.

Kalte-ordaina

Delituen larritasuna ikusita, tribunalak hirugarren gradua ukatzea erabaki du zigor osoaren erdia bete arte.

Gainera, kondenatuek kalte-ordainak ordaindu beharko dizkiete Mari Luzen gurasoei eta anai-arrebei: 166.000 euro kalte-galerengatik eta beste 19.000 euro kalte moralengatik (adingabea desagertu eta 2008ko martxoaren 7an aurkitu zuten arte iragandako 54 egunengatik).

Epaian ere, Isabel Garcia Santiago del Valleren emaztearen testigantza aztertzeko eskatzen dute lelukotza faltsua emateagatik ustezko delitua egin duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea