Gizartea -

Llanesko krimena

Senide batek agindu ei zuen Llanesko zinegotziaren hilketa

Antza denez, Javier Ardinesen emaztearen lehengusina baten senarrak agindu zuen haren hilketa.

Argazkia: Iker Salgado
Polizia operazioaren argazkia, ERandion
Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ardines Llanesko (Asturias) IUko zinegotziaren hilketagatik atxilotutakoak biktimaren senide bat eta horrek hilketa gauzatzeko ustez kontratatu zituen hiru pertsona dira. Hirurak drogaren munduan aritutakoak ei dira, eta ez sikario profesionalak, ikerketaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Antza denez, 48 urteko gizonezko batek agindu zuen hilketa. Ardinesen emaztearen lehengusinaren senarra da, eta udan LLanesen bizi zen.

Hiru ustezko hiltzaile horietatik, bi Bizkaian atzeman dituzte (bat, Erandion, eta beste bat, Otxarkoagan), eta hirugarrena, Suitzan.

Bizkaian atxilotutako hiru lagunak Llanesera eramango dituzte astearte honetan, baina ez dituzte epailearen aurrera eramango ez gaur, ez bihar. Bestalde, epaileak ikerketen sumarioa sekretupean ipini du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Asturias azken ordukoa Giza hilketak