Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Genero indarkeriagatik umezurtz gelditu direnentzako pentsioak 600 eurora igoko dira

Umezurtz pentsioak hobetzen dituen legez besteko proposamena onartu du Diputatuen Kongresuak, aldeko 334 botorekin eta kontrako batekin.

Emakume bat esku-ahurra erakutsiz. CCO lizentzia duen argazkia
Emakume bat esku-ahurra erakutsiz
Emakume bat esku-ahurra erakutsiz. CCO lizentzia duen argazkia

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz gelditzen diren adin txikikoek 600 euro inguruko umezurtz-pentsioa jasoko dute aurrerantzean. Umezurtz-pentsioak hobetzen dituen legez besteko proposamenari argi berdea eman dio Espainiako Diputatuen Kongresuak. Arauak atzeraeraginezko efektua izango du 2004tik.

Atzo Diputatuen Kongresuan egindako bozketan, batek ez beste bertaratutako 335 diputatuek alde bozkatu zuten. Senatuak igorri zion testua Kongresuari, eta behin Behe Ganberaren oniritzia jasota, orain Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzea bakarrik falta da araudi berria indarrean sartzeko.

Arauak atzeraeraginezko efektua izango du 2004tik, hain zuzen ere, genero indarkeriaren legea onartu zenetik. 

Aurrerantzean, beraz, 600 euro inguru jasoko dituzte umezurtzek. Orain arte, 140 euro jasotzen zituzten.

Genero indarkeriari dagokionez, 2018an 47 emakume hil zituzten eta 39 adin txikiko umezurtz gelditu ziren. 2019an dagoeneko 9 emakume hil eta 8 adin txikiko umezurtz utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak Espainia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista Umeak azken ordukoa