Gizartea -

Indarkeria matxista

Fiskaltzak La Manadaren epaia errekurritu eta 18 urte eskatu ditu sexu erasoagatik

Ministerio Publikoaren arabera,"biktimaren borondatea ezerezteko nahikoa beldur eragin zuten" La Manadakoek.

La Manadako bost akusatuak. ETBren artxiboko argazkia
La Manadako bost akusatuak
La Manadako bost akusatuak. ETBren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegi Nagusian La Manadako bost kidei ezarritako epaiaren aurka kasazioko errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, 2016ko sanferminetan salatutako gertakariak sexu abusua beharrean sexu erasoa izan zirela uste baitu. Hortaz, zigorrak 18 urtekoa izan behar duela esan du Fiskaltzak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 10 urteko espetxealdia ezarri zien, nagusikeriaz egindako sexu erasoagatik.

Ministerio Publikoaren arabera,"biktimaren borondatea ezerezteko nahikoa beldur eragin zuten" La Manadakoek. Ildo horretan, "biktimari jarrera heroikoak eskatzea ez da onargarria, kalte larriagoak jasan zitzakeela baitzekien".

Hortaz, salatutako gertakarietan beldurrarazte larria eman zela eta sexu erasotzat jo behar direla uste du Fiskaltzak. Hori dela eta, 18 urteko kartzela zigorra eskatu du Ministerio Publikoak La Manadako kide bakoitzarentzat, eta baita 10 urteko zaintzapeko askatasuna eta zigorra indarrean dagoen bitartean sufragio pasiboko eskubidea gauzatzeko desgaikuntza berezia. Gainera, biktimarengana hurbiltzeko 20 urteko debekua eskatu du Fiskaltzak.

Bestalde, bi urteko kartzela zigorra eskatu du Antonio Manuel Guerrero Escudero akusatuarentzat, larderia erabiliz lapurreta delituagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Auzitegi Gorena Epaiketak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Matxismoa Feminismoa Iruñeko Udala ‘La Manada’ auzia Sexu erasoak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia