Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emazteari labanaz eraso egiteagatik, Gasteizen

Erasotzaileak masailean egin dio zauria emakumeari alde zaharreko etxebizitza batean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen emazteari labanaz eraso egitea elporatuta.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa goizaldeko hiruak aldera gertatu da Arabako hiriburuko alde zaharreko etxebizitza batean.

Emakumea izan da larrialdi zerbitzuei ohartarazi diena, eta bikotekide ohiak labanaz eraso egin diola eta komunean ezkutatu dela azaldu die.

Hainbat ertzain bertaratu dira etxean, eta emakumeak masailean odola zuenez, ospitalera eraman dute.

Ordurako gizona ez zegoen etxean, baina handik gertu harrapatu eta atxilotu dute genero indarkeria delitua leporatuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Tratu txarrak Gizartea Gasteiz berriak Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida