Gizartea -

Osasuna

Gasteizen elgorri-kasu bat antzeman dute, EAEn aurten detektatu duten hirugarrena

Kutsatutakoa 28 urteko emakumea da. Osasun Sailak ikerketa epidemiologikoa abian jarri du kutsapenaren jatorria zehazteko.

Vacunación contra el sarampión. Foto: pixabay.com
Un persona a punto de recibir una vacuna
Vacunación contra el sarampión. Foto: pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kontaktu potentzialak detektatzeko protokoloa jarri du abian, Gasteizen elgorri-kasu bat antzeman ostean. Kutsatutakoa 28 urteko emakumea da, eta lehen sintomekin martxoaren 2an hasi zen, nahiz eta analisiek martxoaren 8ra arte ez zuten baieztatu kasua.

Osasun Publikoaren Zuzendaritzak kutsapenak saihesteko isolamendu-neurriak ezarri ditu. Halaber, protokoloari jarraikiz, kontaktuei buruzko azterketak egiten ari dira, eta beharrezkoak diren neurriak hartu dira kasuarekin zerikusia izan duten pertsonekin.

2012 urtetik joan den urtera arte, ez da elgorri-kasurik detektatu EAEn. Hala ere, gaixotasun hori ez da desagertu, inondik ere. Aitzitik, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, Europa osoan gora egin duela egiaztatu da.

2018. urtean sei elgorri-kasu antzeman ziren Euskadin eta beste hiru kasu aurten; bederatzi kasu horietatik, zazpi Bizkaian, bat Gipuzkoan eta azken hau Gasteizen eman dira.

Orain arte kasu guztiak eremu epidemikoetara egindako bidaietan gertatutako kutsapenak izan dira, baina oraingo honetan, kutsatutako pertsonak ez du gogoratzen eremu hauetara bidaiatu duen inorekin harremanetan egon denik, beraz ikerketa epidemiologikoa abian jarri da jatorria zehazteko.

Bestalde, gaixotasuna izan ez duten edo behar bezala immunizatu gabe dauden pertsona guztiek elgorria har dezaketela gogoratu dute

EAEn, zehazki, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago, Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea