Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon batek bikotekide ohiari eraso dio Gasteizen, urruntze agindua hautsi ondoren
Erasoa igandean gertatu zen Voluntaria Entrega kalean. 14:15ean dei bat jaso zuen Udaltzaingoak, eztabaida batean gizon batek emakume bat jo zuela salatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
36 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso egin izana egotzita, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Erasoa igandean gertatu zen Voluntaria Entrega kalean. 14:15ean dei bat jaso zuen Udaltzaingoak, eztabaida batean gizon batek emakume bat jo zuela salatzeko.
Udaltzainetako bat lekukoekin eta biktimarekin hitz egiten ari zen bitartean, beste agente batzuk erasotzailearen bila joan ziren, eta berehala aurkitu zuten. Identifikatu ostean, biktimarengandik urruntzeko agindua zeukala ikusi zuten. Hori dela eta, atxilotu egin zuten.
________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.