Gizartea -

'Grande America'

Datozen egunetan ere, ez da aurreikusten fuel olio orbana euskal kostaldera heltzea

Dena dela, orbanaren bilakaera jarraitzen du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, badaezpada.

Horrela ikusten da fuel olio orbana espaziotik. Argazkia: ESA
Horrela ikusten da fuel olio orbana espaziotik (ESAren estaziotik)
11 ontzi dabiltza 'Grande America' ontziaren fuel orbanak garbitzen

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko egunetan bezala, datozenetan ere arriskutik kanpo legoke euskal kostaldea. Duela astebete pasatxo, martxoaren 12an, Frantziako kostaldetik 300 bat kilometrora hondoratu zen Grande America karga itsasontzia, eta fuel olio orban handia eragin zuen. Ordutik egoera gertutik jarraitzen ari da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.

Azken datuen arabera, "ez da aurreikusten euskal kostalderako eraginik", SOS Deiak bere Twitter kontuan gaur azaldu duenez.

Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak txio berean erantsi du Segurtasun Sailak orbanaren bilakaera zaintzen jarraituko duela, badaezpada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Arrantza