Gizartea -

38. edizioa

Klima aldaketa eta generoaren auzia, EHUren udako ikastaroetan

Berrikuntza moduan Iraunkortasun Foroa antolatu dute, eta bertan klima aldaketarekin, kontserbazioarekin eta bioetikarekin lotutako jarduerak egingo dituzte.

Alkorta, Balluerka eta Pardo, 2019ko EHUren udako ikastaroen aurkezpenean. Argazkia: EiTB
Alkorta, Balluerka eta Pardo, 2019ko EHUren udako ikastaroen aurkezpenean. Argazkia: EiTB
Alkorta, Balluerka eta Pardo, 2019ko EHUren udako ikastaroen aurkezpenean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatearen 38. udako ikastaroetan 191 proposamenetik gora egongo dira ikasleen eskura, ekainetik urrira, eta klima aldaketa, generoen auzia, Europaren egungo egoera eta delinkuentzia mota berriak aztertuko dituzte, besteak beste.

2019ko edizioa aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean Nekane Balluerka EHUren errektoreak, Rafael Pardo BBVA fundazioaren zuzendariak, eta Itziar Alkorta udako ikastaroen zuzendari akademikoak.

Balluerkak azaldu duenez, berrikuntza gisa, EHUren eta BBVA fundazioaren elkarlanari esker, Iraunkortasunaren Foroa antolatu dute, eta bertan klima aldaketarekin, kontserbazioarekin eta bioetikarekin lotutako jarduerak egingo dituzte.

Proposatutako 191 ekimenen artean generoaren auzia, historia, Europaren egungo egoera, euskal kultura, delinkuentzia mota berriak, hezkuntza edo osasuna daude.

Gainera, Alkortak jakinarazi du "bereziki esanguratsuak" diren urteurrenak jorratuko dituztela, Elcanoren eta Magallanesen munduko biraren 5. mendeurrena, Europako Kontseiluaren 70. urteurrena edo NBEk 2019a Taula Periodikoaren Nazioarteko Urte izendatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak EHU berriak EAE Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ekologia azken ordukoa Larrialdi klimatikoa