Gizartea -
Nafarroa
500 lagun soilik sartu ahalko dira Urederraren iturburura Aste Santutik aurrera
Bisitarien kopurua murrizteaz gain, arazo gehien sortzen dituen azken tartera sartzea ere debekatuko dute, hori baita kaltetuen dagoen gunea.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak Urederra ibaiaren iturburua babesteko neurriak onartu ditu, hori izan baitzen 2018an Nafarroan bisitari gehien jaso zituen esparru naturala; guztira, 150.000 pertsona joan ziren bertara.
Horrenbestez, ikerketa batek jasotako ondorioak kontuan hartuta, esparru kaltegarri eta arazo gehien sortzen dituen azken tartera sartzea debekatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, Bakedano kontzejuarekin, Ameskoabarreneko Udalarekin eta Teder elkartearekin batera.
Gainera, 500 pertsona baino ezingo dira sartu, eta, horretarako, sarrerak lortzeko plataforma aldatuko dute, Nafarroako Gobernuak agiri bidez jakinarazi duenez.
Bestalde, laster onartuko dute Parke Naturalaren Babeserako eta Larrialdietarako Plana; protokolo horren arabera, esaterako, parkea ebakuatzeko neurriak eta bisitariek jarraitu beharreko arauak ezarriko dituzte.
Neurriok Aste Santutik aurrera jarriko dituzte abian, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera.
Urederraren iturburua. Argazkia: Vicente Guinea Gonzalez de Artaza