Gizartea -

genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Galdakaon bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Gizonak urruntzeko agindua ere hautsi zuen emakumeari eraso egiteko.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean Galdakaon (Bizkaia) urruntzeko agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasoa 18:30ean gertatu zen Galdakaoko Urreta auzoan.

Gizon batek urruntzeko agindua hautsi zuen, eta antza, bikotekide ohiari eraso egin zion. Ertzaintzaren patruila bat tokian bertaratu eta gizona atxilotu zuen.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Galdakao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak