Gizartea -

Bizkaia

Portugaleten atxilotu dute Zumarragako zentrotik ihes egin zuen hirugarren adingabea

Joan den martxoaren 21ean, Getxon, adineko emakume batek jasan zuen indarkeriazko lapurretan parte hartu izana egozten diote.

Zumarragako adin txikikoen zentroa. ETBko bideo batetik hartuta irudia
Zumarragako adin txikikoen zentroa.
Zumarragako adin txikikoen zentroa. ETBko bideo batetik hartuta irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den martxoaren 2an, hiru gaztetxok Zumarragako adin txikikoen zentrotik ihes egin zuten. Horietako bi martxoaren 8an eta 12an, atzeman zituzten, Sestaon tea Bilbon, hurrenez hurren. Hirugarrena, berriz, astearte iluntzean atxilotu zuen Ertzaintzak, gaur jakinarazi dutenez.

Martxoaren 21ean, Getxon, adineko emakume batek jasan zuen indarkeriazko lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.

Getxoko polizia-etxean lan egiten duen eta une horretan zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek ikusi zuen 17 urteko gaztea Bizkaia Zubiaren inguruan, beste bi lagunekin batera, eta laguntza eskatu zuen susmagarriak identifikatzeko.  

Patruila bat bertaratu zitzaienean, gazteak urduri jarri ziren eta ertzainei aurre egin zieten, irainka, mehatxuka eta ostikoka.

Portugaleteko Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi mutikoak eta neskatoa atxilotu egin zituzten, eta 17 urtekoa Zumarragako zentrotik ihes egindako hirugarren adin txikikoa zela egiaztatu zuten.   

Bi mutilei indarkeriazko lapurreta eta agenteen aurkako atentatua egotzi diete. Haiekin zegoen neska, berriz, aske utzi zuten.

Ihes egindako gaztea Zumarragako zentrora eraman zuten berriro; bestea, ostera, Arabako adin txikikoen zentroan sartu dute.

Bestalde, Getxoko lapurretarekin lotuta, atzo 18 urteko gazte bat atzeman zuen Ertzaintzak udalerri horretan bertan. Epaileak espetxean sartzeko agindua eman du, baina bermea ordainduz gero, kartzela saihestu dezake.

Lapurreta argitzeko ikerketak aurrera segitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Portugalete Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Albisteak