Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Epailearen esku utzi dute Vinaroseko emakumea hil izana aitortu duen gizona
26 urteko emakumea otsailaren erdiaz geroztik desagertuta zegoen eta igandean aurkitu zuten haren hilotza Tarragonako Ulldecona udalerrian. Atxilotutako gizona (22 urte) emakumearen bikotekidea da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Castellon, Vinaros udalerrian otsailaren erdiaz geroztik falta zen emakumea hil izana aitortu duen gizona epailearen esku utzi dute, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Atzo aurkitu zuten 26 urteko emakumearen hilotza Tarragonako Ulldecona udalerrian, indarkeria zantzuekin. Atxilotutako gizona emakumearen bikotekidea da.
Asteburuan hiru pertsona atxilotu dituzte, biktimaren bikotekidea tartean, eta hainbat miaketa egin dituzte Vinarosen eta Ulldeconan (Tarragona). Hiru atxilotuak epailearen esku daude dagoeneko.
Moldaviako 22 urteko gizona Vinarosen bizi zen bere bikotekidearekin, harik eta otsaila erdialdean desagertu zen arte.
Vinaroseko 4. Instrukzio Epaitegiak darama ikerketa, eta sumarioa sekretupean dago.
___________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.