Gizartea -

Araba

89 urteko gizon bat hil da Asparrenan, ibilgailu batek harrapatuta

Harrapatzea A-3020 bigarren mailako errepidean gertatu da, Asparrenan, Aguraingo bidean.

Istripua izandako errepidea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Istripua izandako errepidea
89 urteko gizona hil da Asparrenan, auto batek harrapatuta

0:34

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

89 urteko gizon bat hil da gaur, ostirala, Asparrenan (Araba), ibilgailu batek harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Arabako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, harrapatzea A-3020 bigarren mailako errepidean gertatu da, 32 kilometroan, Zalduendoko bidegurutze parean, Aguraingo bidean.

Ezbeharra 07:05ean gertatu da.

Istripuaren tokira bertaratutako larrialdi zerbitzuek gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Arabako trafiko telefonoa Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Arabako Lautadako kuadrilla