Gizartea -
Zumarraga
Adin txikiko batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako zentrotik
Martxoaren 2an egin zuen ihes eta egun batzuk gero atxilotu zuten, Getxon adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzea egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
17 urteko mutil batek bigarren aldiz egin du ihes Zumarragako adin txikikoen zentrotik, Justizia Saialak jakinarazi duenez.
Gertakariak joan den igandean jazo ziren. Ihesaldian hezitzaile bati eraso egin zion. Beste gazte bat ere saiatu zen ihes egiten, baina harrapatu egin zuten.
Martxoaren 2an, 18 urteko beste bi lagunekin batera egin zuen ihes, baina handik egun batzuetara atzeman zituzten hirurak.
17 urteko mutila apirilaren 2an atxilotu zuten Portugaleten eta berriro eraman zuten Zumarragako zentrora. Martxoaren 21ean, Getxon, 78 urteko emakume bati indarkeriaz egindako lapurretan parte hartu izana leporatzen diote.
Bestalde, zentroko hezitzaileak salaketa jarri du Ertzaintzan.