Gizartea -

Gerra zibila

Boli Kostan harrapatuta dagoen bermeotarra, hegazkinaren zain

Aitor Fernandez arrantzalea eta bere familia Frantziako Armadaren basean daude Euskal Herrira ekarriko dituen hegazkinaren zain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Fernandez Boli Kostako Abidjan hirian harrapatuta zegoen arrantzale bermeotarra Euskal Herria aldera ekarriko duen lehen hegazkina hartu zain dago.

Euskadi Irratiari azaldu dionez, Frantziako Armadaren basera iritsi zenez geroztik salbu eta pozik daude.

Atzo arratsaldean jaso zuen helikoptero frantses batek, bere emaztea eta seme txikiarekin batera. Egunak egin dituzte etxean itxita, eta lapurreta bat baino gehiago jasan dituzte.

Bermeoko alkateak eta Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioari egin zioten eskaeraren ondotik joan zen haien bila helikoptero frantsesa.

Boli Kostan guda zibila bizi dute presidentearen eta presidente hautetsiaren aldekoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea